XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz, hau kontutan hartuz, nire proposamena klub bat sortzea litzateke, sekretuen kluba, eta bertan seiok bilduko ginateke elkarri gure sekretuak kontatzeko.
Ea lagunok, zer iruditzen?
Ez al da ideia polita?
Hasiera batean, inork ez zuen piperrik ulertu, edo inork ez zuen sobera ulertu nahi izan eta isilik egon ziren momentu batez
Mikel Lanpernak aurrena, eta gainerakoek jarraian, konbentzimendu gehiegirik gabe baietz erantzun zuten, ez zuela ideia txarra ematen, klub hura sortzearen aldekoak zirela noski, eta partaide izateko prest zeudela gainera.